Skip to main content

Teknologia berrien erabilera arduratsua lantzen  

Irudia
Teknologia berrien erabilera arduratsua

Teknologia berrien erabilera desegokiak kezkatzen gaitu: smartphoneen erabilera desegokia, bideo-jokoenganako menpekotasuna, pribatutasunaren galtzea, ziberjazarpena, eduki desegokietara sarbidea eta abar.

Gure helburua ikasleei informazio zabala eskaintzea da, gaiari buruz hausnartu eta ahaldundu daitezen.

Horregatik, egunotan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Emoki elkarteko kideekin ari dira gaia lantzen. 5. mailako ikasleak, berriz, Orainprebentzioa taldeko Mikel Cerezo adituaren eskutik ari dira arriskuak eta erabilera arduratsua aztertzen.

Ikasleak prestatzea eta tresna baliagarriak eskaintzea da gure helburua.

Azken albisteak

Pasaiako Udalak antolatutako Parketarrak egitasmoa berriz ere martxan da udaberrian eta Lizeoko komunitateko familiak gonbidatu nahi zaituzte
Zortekoak gara. Azken hilabetean, euskal idazle arrakastatsu ugari izan ditugu gure ikasleekin elkarrizketan.
DBH2ko ikasleek zirku tailer zoragarria egin dute, Xomorro taldearen eskutik.