Skip to main content

Biharko Lizeoa marrazten ari gara!

Irudia
Plan estrategikoa

Plan estrategikoa diseinatzeko lan saioa irekia egin berri dugu Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, eta pozik gaude egindako lanketarekin. Batzarraren helburua zen datozen lau urteetarako Plan Estrategikoa elkarrekin osatzea, Lizeoak izan behar duen norabidea guztion artean zehaztuz.

Bost ardatz izan ditugu hizpide: euskalduntzea, kalitatezko hezkuntza, komunitatea, herrigintza eta kudeaketa ona. Gai horien inguruan hausnartu, zalantzak partekatu eta proposamenak egin ditugu.

Batzar honen aurretik batzorde misto bat (gurasoak eta langileak) aritu da lanean, eta “gelaburuekin” ere batzarra egin dugu, haien ekarpenak ere planaren diseinuan kontuan hartzeko.

Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi. Elkarrekin marraztu dugu biharko Lizeoa.

Azken albisteak

Lezoko Udalaren ekimenez, UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Irati ikastolako bost urteko gelara gerturatu da ikasleekin zein gurasoekin egotera.
Errota Guraso Taldeak aurten ere Udaberri Festa antolatu du, eta ikastolako komunitate osoa gonbidatuta dago!