LH4: IKERTZEKO GOGOZ, EGUN BATEZ ZIENTZIALARI!

EKIren baitan burutzen ari garen proiektu honek aukera eman digu zientzia eta ikerketaren mundu miresgarrian barneratzeko. Ikasleak gogotsu aritu dira laborategian gure baliabideekin egindako mikroskopio baten bitartez, bakteriak ikusten. Horrez gain, DBHko Jon Mayoral ikasleak bere ikerketak erakutsi dizkigu gelaz gela eta mikroorganismoak beste modu batean ikusteko aukera zabaldu digu. Ikasleek izugarri gozatu dute esperientziarekin. Eskerrik asko, Jon!