Skip to main content

Batxilergoko ikasleak Euskaraldian murgiltzen: lehen aldiz parte hartzeko prest!

Irudia
Batxilergokoak euskaraldian

Aurten, lehen aldiz, ekimenak eskatzen duen gutxieneko adinera iritsi direnez, Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskaraldian parte hartu ahal izango dute, eta Pasaiako Euskaraldiaren koordinatzailea Lizeoan izan dugu ekimenaren nondik norakoak azaltzeko. 

Zein rol aukeratu? Ahobizi? Belarriprest? Galdera horien eta beste askoren inguruan aritu dira. 

Jolas moduan, tapiz erraldoi baten gainean ibili dira galderak erantzunez, norberak bere rola aukeratzeko bidea egiten.

Laster hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimen erraldoia hasiko da! Elkar mugituz egingo dugu! Eman izena “euskaraldia.eus” atarian.

Azken albisteak

"Ahalik eta irakasle hoberena izaten saiatu naiz beti.
Ikasturte honetatik aurrera, Trintxerpeko Lilitegia ofizialki Pasaia-Lezo Lizeoaren parte da.
Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, hirugarren topaketa antolatu du, eta bertan, herriko euskaltzaleak elkartu dira berriz ere euskararen aldeko indarrak batzeko.