Skip to main content

Lagun ezkutuak idatzitako ipuinak opari

Irudia
Liburuak_opari

Seigarren mailako ikasleak idazmenak nola aberastu ikasten aritu dira bigarren ebaluazioan. Lanketari amaiera emateko eta ikasitakoa praktikan jarriz, oparitzeko moduko ipuin berezi bana idatzi dute. 

Baina ez edozein ipuin!

Gelan, ezkutuko zozketa egin zuten "lagun ezkutuan" bezalaxe. Gero, lagun horretan pentsatuz —nolakoa den, zer gustatzen zaion...— ikasle bakoitzak ipuin bat idatzi zuen. Idazlanak zuzenduta eta txukun idatzi ondoren, pertsonaia nagusiaren marrazkiak egin eta portada koloretsua sortu zuen ikasle bakoitzak.

Azkenik, ipuinak opari paperetan bilduta jaso eta emateko unea iritsi zen. Jasotako opariaren ilusioa eta ematearen poza paregabeak izan ziren!

Azken albisteak

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.
Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Urdaibai inguruan, Lurraskan, ibili ziren.
Eguerditako ekintzen barruan, Lizeoko bertso eskola indartsu dabil, eta ikasleek bertsolaritzan murgiltzeko aukera paregabea dute.