Skip to main content

Lucio Urtubiaren bizitza Belatzen ahotan

Irudia
-

Izugarrizko pribilegioa izan da, beste behin, Mikel Santos “Belatz” ilustratzailea Lizeoan hartzea. DBH 3ko ikasleek aurrez “Gerezi garaiak” komiki liburua irakurri eta landu dute, eta gaur, lan hori biribiltzeko aukera paregabea izan dute egilearekin bertatik bertara arituta.

Komikiak Lucio Urtubia nafarraren bizitza kontatzen du: igeltseroa, anarkista, ekintzaile nekaezina eta AEBetako banketxe handien amesgaiztoa izandakoa.

Luciok bere bizitza komiki bidez kontatua izan zedin eskatu, eta Txalaparta argitaletxeak Belatzi enkargatu zion lan hori.

Urtubiarekin izandako harreman pertsonalaz aritu zaie Belatz, pasadizo batzuk partekatuz eta bizipen hunkigarriak kontatuz. Gainera, ikasleek Lucio Urtubiaren eskuizkribu bat, Belatzek komikia sortzeko egindako bozetoak eta marrazki originalak ikusteko eta ukitzeko pribilegioa izan dute.

Biografia harrigarri bat ezagutzeko aukera aparta eta aberasgarria izan da ikasleentzako.

Azken albisteak

Etxeetan jaso duzuen Eguberriko postalaren atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko, Garazi Kuesta ikasle ohiarengana jo dugu. Harekin hizketan aritu gara, “Elkartasunez” deitu duen postalaz.
Bidaia kulturalaren baitan, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Espainiako hiriburuan murgiltzeko aukera izan dute egunotan.