Skip to main content

Erleen munduan murgilduta!

Irudia
-

Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleek bisita berezia jaso dute aste honetan: Bidatz Sasiain, Tolosako Osabi Naturala elkarteko erlezaina, ikastola txikietara etorri zaigu erleen inguruko altxor guztiak partekatzera.

Saioan zehar ikasleek jakin-min handiz entzun dituzte erleen bizimoduari eta erlezaintzari buruzko azalpenak: nola bizi diren, zer lan egiten duten eta nola ekoizten duten ezti gozoa. Ezti mota desberdinak dastatzeko aukera ere izan dute, eta amaitzeko, erle argizariarekin egindako kandela polit bana sortu dute. Eta, sorpresa! Erleak ere bertan izan dira!

Eskerrik asko Bidatz eta Osabi Naturala elkarteari, gure txikiei naturaren magia eta balioa gertutik ezagutarazteagatik. 

Azken albisteak

HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.
Lizeoko langile eta guraso ohia.Gure elkartasunik beroena familia osoari zuen doluminean.Lizeoko guraso, langile eta ikasleok.