Skip to main content

Parketarrak egitasmoa: euskaraz jolasean

Irudia
-

BOKALEren eskutik Parketarrak egitasmoa martxan da Pasaian! Hiru eta bost urte bitarteko haurrak eta euren gurasoak euskaraz jolastera gonbidatuta zaudete, maiatzaren 19tik ekainaren 12ra bitartean Hezten aisialdi taldeko hezitzaileek dinamizatuta.

Lau barrutietan elkartuko gara astean behin, ordubeteko saio dibertigarrietan parte hartzeko. Ez da izen-ematerik behar eta doakoa da! Hezitzaileak arduratuko dira dinamizatzeaz, eta familia osoak hartuko du parte: jolasa, hizkuntza transmititzeko tresna paregabea baita!

ASTELEHENETAN, 17:00etan: Donibane, JJ Otaegi plazan. Euriarekin, frontoian.


ASTEARTETAN, 17:30ean: Antxo, Ibaiondon. Euriarekin, frontoian.


ASTEAZKENETAN, 17:30: San Pedro, Frontoian. Euriarekin, Tirri-tarra plazako aterpean.


OSTEGUNETAN, 17:15: Trintxerpe, Gudari plazako parkean.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu