Skip to main content

Ekhi Aizkorreta Oinak Buruan idatzizko bertso eskolartekoan garaile

Ekhi Aizkorretak irabazi du eskualdeko "Oinak buruan" idatzizko eskolarteko bertso txapelketa, LH3-LH4 mailan. Pasa den ostiralean ospatu zen eskualdeko txapelketa Orereta ikastolan eta han jaso zuen saria LH5eko gure ikasleak. Lizeoko bertso eskolako sei partaideak aritu ziren txapelketan, Ander Lizarralde irakasleak lagunduta. 

Oinak buruan Ikastolen Elkarteak, Bertsozale Elkarteak lagunduta, urtero antolatzen duen txapelketa da. Eskualdeka jokatzen da hiru kategoriatan, hamalau urtera arte: LH3-LH4 maila, LH5-LH6 maila eta DBH maila.

Zorionak Ekhi!!!

Azken albisteak

Egungo testuinguru soziolinguistikoan, familia da gure seme-alaben euskalduntze-prozesuaren bihotzetako bat.
Oporrak ate joka ditugun honetan, Ikastolen Elkarteak ARITUZ bertsio berritua aurkeztu du, familiei eta lagunarteei euskaraz aritzeko baliabid