Skip to main content

Gure ikasleek Pasaian barrena topatu dituzten zakurren gorotzak markatu dituzte

LH5eko eta LH6ko ikasleek KK KANPAINA burutu berri dute Pasaiako lau barrutietan. Kalean zoaztela lurrean margotuta ikusiko dituzuen biribiltxo laranja horiek zakur gorotzak non dauden markatzea dute helburu. Ekintza ikusgarri hau Eskubidean programak lagunduta burutu dugu. Pasa den asteartean ia berrehun ikasle Pasaiara jaitsi ziren, batzuk oinez, besteak autobusetan. Eskuartean barruti bakoitzeko plano bana, spray ekologikoa eta kanpainarako sortutako kartela herriko dendetan jartzeko.
Batzuek gorotzak bilatu eta markatzen zituzten bitartean besteek kontzientziazio kanpainako kartelak jarri zituzten herriko dendetan. Emaitza etsigarria izan zen. Horren froga spray potoak agortu zitzaizkiela.

 

Azken albisteak

Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.
Ikasturtea amaitzear da, eta azken asteetako beroak lagunduta, ur-jolasek eta freskatzeko uneek leku berezia hartu dute gure ikastoletan.