Lezoko ikastolako bi urteko umeek egun zoragarria igaro dute ikastola ondoko basoan. Hostoak, enborrak, harrak eta makilak izan dituzte lagun, eta naturaren erritmoan ibili dira jolasean eta ikasten.
Plan estrategikoa diseinatzeko lan saioa irekia egin berri dugu Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, eta pozik gaude egindako lanketarekin.
Donibaneko, Antxoko, Lezoko, eta San Pedroko eta Trintxerpeko ikastoletako bost urteko ikasleek bi emozio garrantzitsu landu dituzte azken hiruhilekoan: haserrea eta beldurra.
Elektrizitatearen hornikuntza, ur zerbitzuak, hilerria, aroztegia eta lorezaintza atalak gertutik ikusi dituzte, eta horietan egiten den lanaren inguruko azalpenak jaso dituzte.
Larunbatean, Antxoko ikastolan auzolan egun berezia ospatu genuen. Guraso talde baten ekimenez, jolas eremua kolorez, jolas berriz eta mezu indartsuz bete zen.