Skip to main content

Elastiko berdeak kantxetara itzuliko dira!

Larunbat honetan, urriak 5, Eskola Kiroleko denboraldia hasiko dugu! Programa honek aukera paregabea eskaintzen die Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei kirol desberdinak probatzeko eta, gainera, euskaraz jolasteko.

Larunbat honetan, atletismoa, irristaketa, pentatloia eta mahai tenisa izango ditugu. Ikusi HEMEN aste honetako programazioa eta ordutegia!

Ikasturte osoko egutegia, berriz, HEMEN ikusgai.

Animo, neska-mutilak! Eta gogoratu desplazamendu berdeek saria izango dute! πŸšΆπŸ»β€β™€οΈβ€βž‘οΈπŸšΆβ€βž‘οΈπŸš² 🚌

 

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu