Skip to main content

TXANPA Literarioaren 19. zenbakia argitaratu dugu

Irudia
-

Txanpa Literarioaren 19. zenbakia argitaratu dugu, eta egun hauetan familia guztien etxeetara iristen ari da. Urtero bezala, ale berriak Lizeoko ikasleen sormen lan ugari bildu ditu, idazketarako zaletasuna eta euskarazko sorkuntza sustatzeko helburuarekin.

Argitalpenean jasota daude inauteri garaian antolatzen dugun Trastamintxo ipuin eta olerki lehiaketako lan sarituak, baita Lezoko Udalak antolatutako Orribakar lehiaketan saritutako Lizeoko ikasleen lanak ere.

Aurten, gainera, leku berezia du Amaiur Vianaren "Gizartea guri deika ari da" lanak. Izan ere, idazlan hori Urruzuno literatura lehiaketako sariduna izan da, eta gure ikasleen artean dagoen talentu literarioaren erakusgarri bikaina da.

Txanpa Literarioa ikasleen sormena, irudimena eta euskarazko adierazpena balioan jartzen dituen argitalpena da, eta urtez urte ikastolako komunitatearen erreferente bihurtu da.

Zorionak argitalpenean parte hartu duten ikasle guztiei, eta gozatu irakurketaz!

Web orrian ere irakur dezakezue