Eguerditan robotika ikasten aritu diren ikasleek gainontzeko ikasleei ikasturtean zehar egindako lanak erakusten aritu dira, liburutegian.
Eguerditarako antolatzen diren ekintzetako bat izan ohi da xakea eta ikasturte amaierarekin bat LHko ikasleentzako "ate ireki" eguna antolatu dugu.
Bagenuen 1984ekoekin eta 1985ekoekin nolabaiteko zorra eta hori konpontzeko asmoz Lizeora gonbidatu ditugu.
DBH2ko ikasleek, teknologia ikasgaian, lan berezi bat egiten bukatu dute ikasturtea. Bi aukera zituzten, lehena, norberaren gelaren maketa egitea, eta bigarrena, mekanismo baten maketa sortzea.
Lizeoko ikasle ugari aritu dira ikasturtean zehar BADIA ANTZERKI ESKOLAN lan eta lan. Batzuk ikastolan bertan, eguerditako ekintzen baitan, eta beste batzuk arratsaldez, barrutietan.
Antxoko ikastolako irudi batzuk bildu ditugu hemen. Zero urteko gelakoen irudiak dira, Lizeoan elkarrekin egingo dugun bidearen hasiera hasierakoak.
LH3ko ikasleek San Pedro eta Trintxerpeko, Donibaneko, Lezoko eta Antxoko ikastoletara bisita egin dute.
Datorren ostegunean, hilak 9, egingo da da Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen urteko Batzar Orokorra.
Lezoko Mendekoste jaiak hastear direla Zabarre pirata eta Maria Labaien sagardogilea Lezoko ikastolan izan ditugu bisitan.
Irudiotan LH1eko eta LH2ko ikasleek egin berri dituzten musika emanaldiak ikus ditzakezue.
DBH2ko ikasleek Nerea Arrien idazlearekin solasean aritzeko aukera izan dute Lizeoko Liburutegian.
DBH4ko ikasleek Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru Foru Aldundiek sustatu duten "ekonomia eta zergak" izeneko jardueran parte-hartu dute.