Lizeoko guraso izandako Pello Jauregi antxotarrak jaso du 2021eko Oarsoarrak Euskararen Saria. Euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten pertsonek eta erakundeek jasotzen dute sari hau, hain zuzen ere.
Urtero, SEASKA egutegia jartzen dugu salgai. Badakizue salmenta honekin ateratzen den etekina Nafarroako eta Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen dela. Aurten ere 4 € balio du.
Datorren ikasturtea prestatzen ari gara, Lizeoko kide izan nahi baduzue formulario hau bete eta berehala dei
Desberdintze curricularreko DBH3ko ikasleak Pasaiako errekastoetan ibili dira, bertako basoaren osasuna, ubidearen egoera eta uraren kalitatea neurtzen.
Lizeoko eraikinetara iritsi dira Errigorako saskiak: zuriak, beltzak eta berdeak. Denera 69 saski. Jasotzeko prest daude gure eraikinetan, beraz, eskatu eta berea jaso ez duenak hor topatuko du.
NEGUKO KATALOGOA: JOSTAILUAK ETA PRODUKTUAK SALGAI
Etxean izango duzue jada “Euskara non?” kartela. Idatzi edo marraztu nahi duzuena, atera familia argazki bat apaindutako kartelarekin eta bidali bueltan: euskarareneguna@lizeoa.eus helbidera.
Aste honetan, Titirijai nazioarteko 27. txotxongilo jaialdira joaten ari dira Lehen Hezkuntzako gureak. Astean zehar zenbait ikuskizun eskaintzen ari dira eta Juanba Berasategi aretora gerturatu gara haiek ikustera.
Dagoeneko zuen etxeetara iritsi dira Hendaiako ikastolatik bidali dizkiguten txokolatezko eguberriko egutegiak. Denera, lizeokideok, 183 egutegi erosi ditugu.
Hasiak gara datorren ikasturteari begira lanean, txikienen matrikula epea oraindik zabaldu ez bada ere zuen inguruan Lizeoaz gehiago jain nahi duen norbait ezagutzen baduzue egiozue gonbita.
Ekintza ugari egin genituen Lizeoan pasa den astearen bukaera aldera, denak, haurren eskubideak ardatz zituztela.
Plazer bat izan da beste urtebetez proiektu honetako kide izana. Hemen ikusi dezakezue Errigorakoek bidali duten eskertza bideoa. Lizeoko komunitateak, laster banatuko diren, 69 saski erosi dituela gogorarazi nahi dugu.