Uxue Alberdi eta Amets Arzallus gurean izan dira irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan.

2021/02/22

 

 

Amets Artzallus lehenik eta Uxue Aberdi ondoren Batxillergo 2 eta Batxillergo 1 mailakoekin bildu dira, hurrenez hurren, Juanba Berasategi kulturgunean. Bi solasaldiak, hain zuzen ere, irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan burutu ditugu. 

Amets Arzallus bertsolari eta idazlearekin izandako solasaldiaren aurretik ikasleek Ibrahima eta Amets Arzallusen artean idatziriko "Miñan" nobela irakurri zuten eta bertan lantzen den migaratzaileen egoera larria izan zuten hizpide. 

TRASTAMINTXO 2021 INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETA

2021/02/17

Pasa den ostiralean banatu genituen Lizeoan Trastamintxo Inauterietako Kartel Lehiaketako sariak. Honakoak dira irabazleak eta finalistak, mailaz maila. Irabazleen artelanak ere ikusgai dituzue gaineratu dugun galerian. Zorionak parte hartu duzuen guztie eta bereziki irabazleei.

 

LH5

Irabazlea: June Martiarena 

Finalistak: Amets Bujanda, Uxua Zabaleta, Inge Olaizola, Mikel Janin, Ekhiñe Txapartegi, Enara Artola eta Nora Moran.

 

LH6

Irabazlea: Merling Martinez

Trastamintxo ipuin, olerki eta kartel lehiaketa

2021/02/12

11 TONTOR EKIMENEKO SARIAK JASO DITUZTE IRABAZLEEK

2021/02/10

 

LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE LIZEOAK ETA PASAIAKO UDALAK

2021/01/25

Joan den ostegunean, hilaren 21ean, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten gure ikastolak eta Pasaiako Udalak. Udaletxean izan zen sinatze ekitaldia, eta Edurne Urkiolak eta Izaskun Gomezek parte hartu zuten, Lizeoko zuzendaria eta Pasaiako alkatea hurrenez hurren.

San Sebastian eguna 2021

2021/01/21

Danborra hotsak entzun dira gaur Lizeoko eraikinetan. Neska-mutilek gogotik eman diote danborrari! Ondoren txokolatea bizkotxoarekin jan eta etxera!

Sarriegiren doinuekin gozatu honako estekan!

 

 

 

PASAIAKO UDALAREN ETA LIZEOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA

2021/01/15

Abenduaren 18an egindako udalbatzarrean, Pasaiako Udalak Lizeoarekin duen hitzarmena aho batez onartu zuen. Albiste garrantzitsua gure hezkuntza komunitatearentzat, ezbairik gabe.

Errigorako saskien zozketa

2020/12/21

EUSKARA EGUNEKO mosaikoa osatzeko argazki bizigarri guztien artean zozketa egin dugu. Eta honatx ERRIGORAko saskia jasoko duten lizeotarrak. On egin!

Etxegoien Zarrabeitia familia

Oiartzun Campaño familia

Olaziregi Legorburu familia

Pagani Ale familia

Perez Galde familia

Rodriguez Rozado familia

Eta eskerrik asko, berriz ere, gure ARIGUNEA koloreztatu duzuen parte hartzaile guzti-guztioi. Izan gaitezela gero eta gehiago, gehiagotan, gehiagorekin!

Urte berri on!

SOLASALDIAK IDAZLEEKIN, IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO ASMOZ

2020/12/18

 

Azken hilabetean Lizeoko maila nahiz ziklo askotako ikasleek idazle ugari ezagutu eta haiekin elkartzeko aukera ederra izan dute, Pasaiako Udalaren Euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa-ren baitan. Pandemia egoera honetan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egin dira saio guztiak, osasun neurri guztiak aintzat hartuz eta, halaber, solasaldietarako giro atsegina bezain lasaia bermatuz.

Azaroaren 11n eta 13an, esaterako, LH 1 eta 2ko ikasleek adi-adi jarraitu zituzten Maite Franco ipuin kontalariaren saioak.

EUSKARA EGUNA 2020: bideoklip lehiaketa

2020/12/14

Aski ezaguna dugu Lizeoan Euskararen eguneko Euskaraoke lehiaketa. Aurten, egoerak agindurik, bideoklip lehiaketa bilakatu dugu, eta artea franko erakutsi digute lanean ahalegindu direnak. Biba zuek denak!

Aurrekoetan bezala, DBHko lehen zikloko ikasleak izan dira parte hartzaileak. Baina lanak LHko 3tik 6. mailara arteko gaztetxoen belarri eta begi zorrotzek aztertu eta epaitu dituzte. Eta bozketen emaitzak medio, hemen dituzue bi lantalde sarituetako ia partaide guztiak, Euskaraldiko poltsak eta kamisetak eskuan, Jaso besarkada bat, bide batez, honek etxean harrapatutakoak.

Orriak

-era harpidetu