Mila esker, Modus Operandi!
2021/05/20 Ikusi bideo honetan Modus Operandi taldeko kideek helarazi diguten mezua. Guk ederki pasa dugu zuen kantuarekin Lizeoa alaitasunez eta kolorez betetzen. Mila esker! |
ERRETIRATUTAKO LANGILEEI OMENALDIA.
2021/05/06 Aurten zazpi lankidek erretiroa hartuko dutela eta Lizeo Astean zehar agurrak egiten aritu gara. Josune Villarrubia Palacios, Marian Martinez Larrañaga, Txini Gorrotxategi Begiristain, Beatriz Sarasua Zinkunegi, Lurdes Aseginolaza Zeberio, Agustin Migeltorena Larraburu eta Txaro Ariztimuño Aranburu, mila esker! |
BATERA, BAGARA, BAT GARA – ARROPA SALMENTA KANPAINA BUKATU DA.
2021/05/06 Kilometroak 2021 Goierrin antolatuko da Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolen eskutik. Urte berezi honetan ekimena bera ez da ohikoa izango, baina ilusioz eta arduraz erantzungo zaio Gipuzkoatik aurtengo erronkari. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean egingo dugu aurtengo ekitaldia. |
BATXekoei AGURRA [BIDEOA].
2021/05/06 Batxillergoko bigarren mailako ikasleei agurra egin diegu LIzeo Asteko azken egunean. Tutoreek diploma, ikaskide guztien argazkia eta opari bana banatu zizkieten, ondoren, Edurne Urkiola Lizeoko zuzendariak, hitz batzuk zuzendu zizkien ikasleei, eta bukatzeko, irakasleek bertso bat kantatu eta agurra dantzatu zioten aurten ikastola utziko duen ikasle taldeari. Zorte on zuen bizitza berrian, ikastolako ateak beti izango dituzue zabalik.
|
DANTZARAKO PREST [BIDEOA]
2021/05/04
Lizeo Astean zehar bideoklip bat grabatzen ari garela eta goiko eraikinean ere jo eta su aritu dira ikasleak jantziak apaintzen eta Gotzon Pozak sortutako koreografia ensaiatzen. Hemen dituzue irudi batzuk.
|
1985ekoak gogoan
2021/05/03 Aurten, Lizeoa Astean 1985ekoak omendu ditugu, baina ez nahi genuen moduan. Balio dezala argazki sorta honek haiengandik gertu gaudela nolabait adierazteko.
|
1984koak gogoan
2021/05/03 Iaz ezin izan genien merez duten omenaldirik egin. Aurtengo Lizeo Astean 1984koak gogoan ditugu. Bideo honetan haien zenbait argazki bildu ditugu.
|
"HAURRAK ETA PANDEMIA" HITZALDIA ALVARO BEÑARAN ARANZABALEN ESKUTIK, ASTEARTEAN
2021/04/30 Bizi dugun pandemia egoera honek haurrengan duen eragina aztertu eta familientzako baliagarriak izan daitezkeen tresnak eskainiko dizkigu Alvaro Beñaran Aranzabal pedagogo eta psikomotrizistak "Haurrak eta pandemia" hitzaldian. |
LEZOARRAK IKUSKIZUNA AURRETIK [BIDEOA]
2021/04/29 Ikusi Lezoko Ikastolako lau eta bost urtekoak Lizeo Asteko dantza egin aurretik prestaketa lanetan.
|
ANTXOTAR TXIKIAK LIZEO ASTEKO ENTSEGUAN [BIDEOA]
2021/04/29 Antxoko Ikastolako lau eta bost urteko umeak Lizeo Asteko dantza ikasten aritu dira ikastola atarian. Ikusi bideo honetan.
|