Skip to main content

HAURRAK ETA HEZKIDETZA, NOLA LANDU ETXEAN
Datorren larunbatean Zinema Txikia egitasmoak eskainiko duen pelikula Lizeoko Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek aukeratakoa da.
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna denez geletan gaia lantzen aritu gara. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek, esaterako, pasilloetara atera dituzte bere lan eta hausnarketak. Argazki hauetan ikusi ditzakezue.
Eguerdian [Martxoak 4] Lizeoko goiko pistan elkartu gara Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzeko. Arratsaldean, berriz, Lezoko Ikastolako atarian bildu gara.
Lizeoko Artezkaritza Kontseiluak bere egiten du Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostiralez, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetarako deialdia.
Saioa Muguruza: "DENOK DAUZKAGU ARGI-ILUNAK, BAITA ZIRIKUEK ERE" 
Pozez beteta pasa dugu inauterietako ostirala. Goiza, ohi bezala, Trastamintxoren bihurrikeriak nolabait konpontzen hasi dugu. Ikusi argazki honetan hark utzitako arrastoa.
Trastamintxok egin du bere lana! Hemen dituzue aurten  ipuin, olerki eta kartel lehiaketako irabazleak eta finalistak. Zorionak denei! 
Gari Zientzialaria zuzen-zuzen etorri zaigu Kristina Eneatik gure Lezoko eraikinera. LH1eko ikasleek adi entzun dituzte haren azalpenak.