Lizeo Eguneko argazkiak

2018/04/27

https://photos.app.goo.gl/772nT5hG26Z8g7vS8

LH3 antzerkian

2018/04/24

Opor buelta ederki hasi genuen LH3koek eta Egian Vuelos antzerki lan zoragarria ikusteko parada izan genuen. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere antzezlana ikusi eta Tabakalera eraikinean ere izan ginen. Goiz pasa ederra.

Iraganaren puzzlea DBH 1 - LH 1

2018/04/23

DBH 1 mailako ikasleek, gizarte arloan gure arbasoak nola bizi ziren ikasi dute 2. ebaluazioan.

EMOZIOEN FESTA IZAN DA AURTENGO LIZEO EGUNA

2018/04/23

Giro paregabean ospatu genuen atzo, apirilak 22, 2018ko Lizeo Eguna. Emozioen dantza izena zuen aurtengo ekitaldiak eta, musika eta koloreak lagun, emanaldi ikusgarria bezain zirraragarria eskaini ziguten HH, LH eta DBHko ikasleek: poza, tristura, beldurra edota nazka bezalako emozioak maisuki irudikatu zituzten.

Hunkigarria izan zen, halaber, agurren txanda. Batxilergoko 2. mailako ikasleak, 1982ko ikasleen promozioa eta erretiroa hartuko duten langileak izan ziren omenduak. Giroak goia jo zuen orduan, eta emozioen festa bihurtu zen jaialdia.

IKASLE HERBEHERETARRAK, GURE ARTEAN

2018/04/13

   Atzodanik, hilak 12, Herbehereetako 18 ikasle daude Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako beste hainbeste ikasleren etxeetan. Astebete emango dute gurean, datorren ostegunera arte, Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutoarekin elkarlanean antolaturiko Eskola Trukearen 14. aldiaren baitan.

DBH 4KO IKASLE TALDE BAT, TABAKALERAN

2018/03/21

DBH 4ko Adierazpen Tailerreko ikasleak Donostiako Tabakaleran izan ziren iragan astean, klasean egiten ari diren proiektu baten baitan. Izan ere, proiektu horri begira, edizio eta grabazio teknikak ikasi zituzten Tabakaleran. Bisita emankorra izan zen, ezbairik gabe.

EUSKARALDIA PASAIARA!

2018/03/14

Lerro hauen bidez Pasaiako Euskararen Aholku Batzordean landu dugun gonbidapentxo bat zabaldu nahi dizuegu. Euskaraldia gure herrian antolatzen hasteko gonbita, hain zuzen ere.

Dory Lansorenaren ipuin kontaketa 3.mailan

2018/02/28

Aste honetan Dory Lansorena idazlea 3.mailan gurekin izan dugu. Doryk ipuin bat sortu du eta berau aurkeztu eta kontatzen izan dugu gurekin. Ipuinaren izenburua "Luna viaja a mundoletras, un lugar lleno de magia" izan da eta dislexia duen neska du protagonista. Opari ederra eskaini digu gainera egileak, ipuinaren ilustrazioak 3. mailako ikasleek egingo baitituzte. Hona hemen ipuin kontaketa egunaren eta marrazkien sortze prozesuaren irudi batzuk.

JASONE OSORO IDAZLEAREN BISITA

2018/02/20

Aste honetan, hilaren 14an, Jasone Osoro idazlearen bisita izan dute DBHko bigarren mailako ikasleek, Euskal Idazleen Elkarteak sustaturiko Idazleak Ikastetxetan programa baitan, eta Pasaiako Udalaren laguntzaz. Izan ere, ikasleek idazle honen Ezekiel eta Eskularru beltzak eleberrien irakurketa eta lanketa egin dute. Beraz, saiora galderak prestatuta joan zitzaizkion ikasleak, eta nobelen nondik norakoak miatu ahal izan zituzten, egilearen beraren eskutik. Baina, horrez gain, inspirazioaz ere hitz egin zien Osorok, sormenaz, sortze prozesuez eta abar. 

ONDO PASA HERBEHEREETAN!

2018/01/26

Bai. Iritsi da eguna. Eguraldi grisa gurean, baina kirioak dantzan eta irri zabala haien bisaietan. Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako...

Orriak

-era harpidetu