Skip to main content

Zorioneko gabiltza! Ibai Maquibar Aldarondo gure ikasle sanpedrotarrak 10-13 urtekoen arteko poesia alorreko Resurrección Maria Azkue saria irabazi berri du.
Bideo honetan LH2ko ikasleen irudi batzuk Lurraskara egindako txangoan.
Maiatzaren bian, goizez, bertso saio aparta eskaini zuten LH5eko eta LH6ko ikasleek, Ander Lizarraldek gidatuta.
Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek San Pedron pasa dute goiza Itsas Festibalak antolatu dituen tailerretan ikasten eta gozatzen.
Lezoko Udala haurrentzako parkeen inguruko azterketa bat ari da lantzen Hiritik At! kooperatibak gidatuta. Lizeora ere jo dute etorkizuneko parkeen diseinuan parte-hartu dezagun.
Eskubidean planean ari diren DBHko gure ikasleek futbolin txapelketa antolatu dute San Pedroko frontoian. Adin guztietako berrogei lagun aritu ziren lehian eta ederki pasa zuten. 
Gureak lantegiek desgaitasuna duten pertsonei lanpostu bat eskainiz inklusioan sakontzea dute helburu nagusi. Lizeoan, gure aldetik, ikasleen artean inklusioa lant
Errota Guraso Taldeak, Hezikuntza Guraso Elkartearekin elkarlanean, pintxo hotzen lehiaketa antolatu du Mendekosteetarako.
"Grezia" gaiari bukaera emateko LH1eko ikasleek Olinpiar Jokoak ospatu dituzte Lezoko ikastolako jolas-gunean. Zaldi lasterketan, lokotxetan, disko jaurtiketan, salto lasterketan eta sokatiran aritu dira.
Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek eguneko txangoa egin dute Pagoetara. Han, Iturraran baserrian, ogia egiteko aukera izan dute.