Skip to main content

Datorren larunbatean Pasaiako Zinema Txikia ekimenak "Asterix eta edabe magikoaren sekretua" filma eskainiko du Juanba Berasategin, hain zuen ere, gure LH2ko ikasleek aukeratutako pelikula
LH 6ko ikasleek "benetako geologo" bat ezagutzeko aukera izan dute Lizeoko Liburutegian. Hain zuzen ere, Txema Hernandez geologo eta Lizeoko gurasoaren hitzaldi entretenigarriaz gozatu dute.
LH 4koak Ibon Martinen "Onin eta altxorraren bila" irakurtzen aritu ondoren sari polita jaso dute gaur goizean: idazlearekin egoteko aukera izan dute.
LH3ko ikasleak Lezoko Altzate igerilekura joaten dira arratsaldero igeriketa ikastaroa jasotzera. Igerian ikasi eta ongi pasa, biak bat!
Pozik egoteko moduan gaude.
Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak Juanba Berasategi aretora joan ziren pasa den urriaren 10ean. Sorpresa polita jaso zuten, han zituzten zain Marimotots eta Porrotx.
Gau Beltzaren atarian giroa berotzen ari zaigu Lizeoan! Goizean, Zabarre pirata, Mañita sorgina eta beste hainbat lagun etorri zaizkigu Edurne Mitxeok lagunduta...
Aurtengoan ere, Hendaiako ikastolako gurasoek txokolatezko egutegiak salgai jarri dituzte. Hendaiako ikastolak bizi duen egoera ekonomiko zailari aurre egiteko neurrietako bat da hau.
Euskaltzaleen Topaguneak bigarren urtez antolatu duten "Haurren aurrean helduak heldu" ekimenera batu dira Trintxerpeko gurasoak.
Aurten ere, nahi izanez gero, Lizeoaren bitartez ERRIGORA saskia erosteko aukera izango dugu.
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.
Ohitura zaharren berreskurapenean indarra hartu du azken boladan Gau Beltzak eta Lizeoan badaramatzagu urte batzuk ohitura hori berreskuratzen eta ospatzen. Ekimena ant