Aurten ere Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak bi arratsaldez piraguan aritu dira. Ikastolatik oinez Donibanera jaitsi eta motoran San Pedrora pasa dira.
Lezoko lilitegiko urtebeteko eta bi urteko geletan bisita politak jaso ditugu azkenaldian. Hala nahi izanez gero, gurasoak gelatara sartu eta beren seme-alabak zertan dabiltzan ikus dezakete.
Ekosistemen gaiarekin jarraiki, gelan paduraren inguruko lanketa egiten aritu gara. Baina, ez al da interesgarria noizean behin liburuetatik aldendu eta naturarekiko kontaktuan ikastea?
Datorren ikasturtean eraikin nagusira pasako diren LH2ko ikasleak haien ikastola izango dena ezagutzera igo dira. Ohi bezala, LH4ko ikasleek egin diete harrera.
Udaberriari ongi etorria egin diogu Lezoko ikastolako Errota guraso taldekoek antolatu duten Udaberri Festan.
Ostiral honetan (maiatzak 31) ikastolako Udaberri Festa ospatuko dugu Lezon, 17:00etatik aurrera Karlos Saldise plazan.
Maiatzaren 26an poz handiz ospatu genuen Lizeo Eguna, gure hezkuntza komunitate osoa batzen duen jaia. Haur hezkuntzako, LH2ko, LH4ko eta DBHko gure ikasleek eskainitako ikuskizun zoragarri batez gozatu genuen.
Pasaiako lau barrutietan euskararen presentzia handitzeko proposamen andana egin berri du gure DBH4ko ikasle talde batek.
Zorioneko gabiltza! Ibai Maquibar Aldarondo gure ikasle sanpedrotarrak 10-13 urtekoen arteko poesia alorreko Resurrección Maria Azkue saria irabazi berri du.