Skip to main content

Datorren ikasturtean eraikin nagusira pasako diren LH2ko ikasleak haien ikastola izango dena ezagutzera igo dira. Ohi bezala, LH4ko ikasleek egin diete harrera.
Udaberriari ongi etorria egin diogu Lezoko ikastolako Errota guraso taldekoek antolatu duten Udaberri Festan.
Ostiral honetan (maiatzak 31) ikastolako Udaberri Festa ospatuko dugu Lezon, 17:00etatik aurrera Karlos Saldise plazan.
Maiatzaren 26an poz handiz ospatu genuen Lizeo Eguna, gure hezkuntza komunitate osoa batzen duen jaia. Haur hezkuntzako, LH2ko, LH4ko eta DBHko gure ikasleek eskainitako ikuskizun zoragarri batez gozatu genuen.
Pasaiako lau barrutietan euskararen presentzia handitzeko proposamen andana egin berri du gure DBH4ko ikasle talde batek.
Zorioneko gabiltza! Ibai Maquibar Aldarondo gure ikasle sanpedrotarrak 10-13 urtekoen arteko poesia alorreko Resurrección Maria Azkue saria irabazi berri du.
Bideo honetan LH2ko ikasleen irudi batzuk Lurraskara egindako txangoan.
Maiatzaren bian, goizez, bertso saio aparta eskaini zuten LH5eko eta LH6ko ikasleek, Ander Lizarraldek gidatuta.
Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek San Pedron pasa dute goiza Itsas Festibalak antolatu dituen tailerretan ikasten eta gozatzen.