Ikasturte honetan azkenekoz LH3ko ikasleak bere KULUNKAN proiektuko lagun txikiak bisitatzera joan dira herrietako ikastoletara. Ikasle bakoitza bere bi urteko lagunarekin jolasean eta harremanak estutzen aritu da.
Beroa eta ura! Joan den asteleheneko beroari ohiko ur festarekin egin genion aurre Lezoko ikastolan. Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklokoek ederki pasa zuten, ikusi besterik ez dago.
LH5eko eta LH6ko ikasleek KK KANPAINA burutu berri dute Pasaiako lau barrutietan. Kalean zoaztela lurrean margotuta ikusiko dituzuen biribiltxo laranja horiek zakur gorotzak non dauden markatzea dute helburu.
Kantu-jira ederra antolatu dugu San Pedroko eta Trintxerpeko kaleetan, hala, LH5eko eta LH6ko ikasleek goiz pasa polita egin dute, kantari. Euskara eta euskal kultura indartzeko ekimena da honakoa.
LH1etik LH6ra arteko ikasleek Herri kiroletan aritzeko aukera izan dute eraikin nagusiko beheko pistan.
Lizeoko urmaelean neurketa estazio bat jarri dugu Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxearekin lankidetzan.
Aste Santuko oporraldiaren ondoren San Pedroko eta Tintxerpeko ikastolako jangelan esperimentu bat egiten hasi ginen: bost urteko gelako bi ikasle sukaldarien laguntzaile bihurtzen dira egunero.
Olarizun ospatuko dugu aurtengo Araba Euskaraz jaia, zortzi ikastolen artean antolatuko dute Mugaezin lelopean.
Ikastolen zazpigarren batzarra egitera goaz, ekainaren 22an, Iruñean.Herrigintzatik eta hezkuntzatik, ikastolen ereduan sakonduz, etorkizuneko Euskal Herria diseinatzera goaz.
Ikasturtean zehar Badia Antzerki Eskolarekin aritzen diren gure ikasleak emanaldiak eskaintzen ari dira Juanba Berasategi aretoan, beren ikaskideen aurrean eta baita familien aurrean ere.
Seigarren mailakoek ikasturte amaieran Artikutzara egin ohi duten txangoa berezia izan ohi da.
Iaz Lezoko ikastolako Lilitegiaren aurrean genuen lur saila txukundu eta belardi eder bat sortu genuen eguraldi onarekin kalean jolasean aritzeko.