Skip to main content

HEDATZEN egitasmoaren baitan, gure DBHko ikasleek borondatezko jardueretan parte hartzeko aukera dute, eta oraingoan ONGI ETORRI taldeak egiten duen lana erakutsi nahi dizuegu.
Euskaraldiaren pare, Lizeoan ere hizkuntza-ohiturak lantzeko ekimena badugu: Kulunkan.
Gaur Lezoko Gurutze Santuaren plaza bete dugu inauteriko dantzekin eta irribarreekin! 
Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek ikuskizun aparta eskaini diete ikastolako gainerako ikasleei!
Duela egun batzuk Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek ABB Niessen eta Agui enpresak bisitatu zituzten, lan-mundura hurbiltzeko aukera paregabea izanik.
Lehen Hezkuntzako 6.
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak irristaketa saioetan aritu dira Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Kiroldegiko arduradunen eskutik, asko ikasi dute eta primeran pasa dute!
Pasaiako hiru ikastetxeetako 100 haur eta nerabe baino gehiagok euren kezkak eta beharrak eta ikasturtean zehar landuriko proposamenak partekatu dituzte udal ordezkari eta langileekin.
Lezoko Errota Guraso Taldeak Heldu Euskarari proiektuko bosgarren bideoa aurkezten du. Oraingoan, Lizeoko DBHko Euskara Taldeko gazteak euskararen egoeraz aritu zaizkigu beren ikuspegia eta esperientziak partekatuz.
Bi urteko geletako umeak ARGI MAHAIAk baliatuz ikasteko modu berriak deskubritzen ari dira.