Lezoko santakrutzetan ibili gara. Ohi bezala, alkate txikiek eman diete hasiera festei eta aurten June Gomez (ezkerrean) izan da Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaria.
Ikasturte hasierarekin batera, Lizeotik kanpo ere euskaraz aritzeko ekimenetan parte hartzeko zenbait lagun bisitan etorri zaizkigu.
Gaur [2024/09/02] Lizeoko sei eraikinetako irakasle guztiak eraikin nagusian elkartu dira ikasturte hasierako klaustro-bileran.
Agur ikasturte eta ongi etorri oporrak... ikasturtean zehar bildutako irudi batzuk ikusiko dituzue bideo labur honetan, elkarrekin bizi izan ditugun momentu berezi eta zoragarriak gogoratzeko modu ederra delakoan.
Familiek uda sasoian euskaraz goza dezagun baliabide-bilduma prestatu du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Kantak, jolasak, asmakizunak, filmak, ipuinak...
Datorren ikasturtetik aurrera gure komunitateko kide izango diren familia berriei ongietorria egin diegu eraikin nagusiko liburutegian.
Bideo honetan, gure Haur Hezkuntzako lau eraikinetako ikasleek ikasturte osoan zehar egindako lan aparta aurkezten dizuegu.
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak eskola kiroleko saio batean izan dira gaur ikastola ondoko Lezoko Plazeta futbol zelaian.
Ingurunean haizearen gaiarekin lanean ari dira LH3koak eta eguraldi bikainak lagunduta Donostian ditugun eskultore famatuen lan esanguratsuak ikustera gerturatu dira.
Ingeleseko eskolak bukatzeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Scape Room batean parte hartu dute. Devil's Island izan da aurtengo gaia.
LH6ko ikasleek plastikako eskoletan txotxongilo bana egin dute, gero, taldeka, antzezlan txiki bat prestatu dute eta egunotan, liburutegian, emanaldiak eskaintzen ari zaizkie Lehen Hezkuntzako gainontzeko maila guztietako