LH1etik LH6ra arteko ikasleek Herri kiroletan aritzeko aukera izan dute eraikin nagusiko beheko pistan.
Lizeoko urmaelean neurketa estazio bat jarri dugu Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxearekin lankidetzan.
Aste Santuko oporraldiaren ondoren San Pedroko eta Tintxerpeko ikastolako jangelan esperimentu bat egiten hasi ginen: bost urteko gelako bi ikasle sukaldarien laguntzaile bihurtzen dira egunero.
Olarizun ospatuko dugu aurtengo Araba Euskaraz jaia, zortzi ikastolen artean antolatuko dute Mugaezin lelopean.
Ikastolen zazpigarren batzarra egitera goaz, ekainaren 22an, Iruñean.Herrigintzatik eta hezkuntzatik, ikastolen ereduan sakonduz, etorkizuneko Euskal Herria diseinatzera goaz.
Ikasturtean zehar Badia Antzerki Eskolarekin aritzen diren gure ikasleak emanaldiak eskaintzen ari dira Juanba Berasategi aretoan, beren ikaskideen aurrean eta baita familien aurrean ere.
Seigarren mailakoek ikasturte amaieran Artikutzara egin ohi duten txangoa berezia izan ohi da.
Iaz Lezoko ikastolako Lilitegiaren aurrean genuen lur saila txukundu eta belardi eder bat sortu genuen eguraldi onarekin kalean jolasean aritzeko.
Aurten ere Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak bi arratsaldez piraguan aritu dira. Ikastolatik oinez Donibanera jaitsi eta motoran San Pedrora pasa dira.
Lezoko lilitegiko urtebeteko eta bi urteko geletan bisita politak jaso ditugu azkenaldian. Hala nahi izanez gero, gurasoak gelatara sartu eta beren seme-alabak zertan dabiltzan ikus dezakete.
Ekosistemen gaiarekin jarraiki, gelan paduraren inguruko lanketa egiten aritu gara. Baina, ez al da interesgarria noizean behin liburuetatik aldendu eta naturarekiko kontaktuan ikastea?